2010/03/31

Zeliakia


Zeliakia edo gaixotasun zeliakoa glutenarekiko
intolerantzia edo jasanezintasun bat da. Berdin
ager daiteke umeetan edo pertsona helduetan, eta
gaixoak glutena (edo, zehazkiago esanda, gliadina
izeneko osagaia) duten janariak jaten dituenean,
substantzia horrek hestea erasaten du. Glutena
gariaren proteina bat da, eta, beraz, gaixo hauek
gari-irinarekin egindako janarien kontrako intole-
rantzia izango dute, eta baita zekalean, garagarre-
an eta oloan dauden beste proteina batzuen kon-
tra, neurri txikiagoan bada ere.

[testua: Jabier Agirre, ikasbil.net]