2010/04/14

Euskadiko Zeliakoen Elkarteko bazkideen inguruko azterketa


Euskadiko Zeliakoen Elkartearen ekimenez eta Bancajaren laguntzarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan zeliakia duten lagunen inguruko azterketa ari dira egiten, hauen datuak ehunekoetan osatzeko eta dituzten beharrak eta eskaerak aztertzeko.
Azterketa horrek bost fase izango baditu ere, lehenengoa amaitu da nolabait, EDE Fundazioak egindako datu bilketaren ondoren, eta EZEk bazkideen artean banatzen duen Grano de mazorka aldizkarian eman ditu ezagutzera lehen datuak, 2010eko otsailean.

Honakoak dira bazkideen artean banatutako inkesta eta galdetegien ondorio nabarmenenak:

1. EZEko bazkideen familia unitateen %91n senide bakarra da zeliakoa.

2. Familien %21ek zeliakia duen senideren batekin ahaidetasuna du.

3. Erosketak egiterakoan, gastuan honakoa da aldea:

· 60 euro baino gutxiago %14arentzat.
· 61 eta 150 euro artean %58arentzat.
· 150 euro baino gehiago %26arentzat.

4. Zeliakoen %65a emakumeak dira.

5. Zeliakoen %59,5 adingabeak dira.

6. 16 urtetik gorakoen ikasketa maila honakoa da:

· Formazio profesionala: %24
· Ikasketa ertainak: %21
· Goi mailako ikasketak: %18
· %54 euskalduna da. Euskaraz idazteko eta hitz egiteko gai da.
· Batez beste, 13,96 urterekin diagnostikatu zaie zeliakia.
· %75ari 13 urte egin baino lehen diagnostikatu zitzaion zeliakia, eta %6ari soilik 50 urte eduki eta gero.
· 13 urte egin baino lehen diagnostikatutakoen multzoak soilik izan zuen diagnostiko zuzena oro har [%62], eta gainerako kasuetan [%38] batez beste urtebete baino gehiago behar izan zen diagnostiko zuzenera heltzeko.
· Kasuen %84ak izan zituen ohiko sintomak. Horien artean, beherakoak, pisu galera, masa muskularraren galera, adats ahula, tiroide arazoak, sabelaldeko mina, antzutasuna eta liseriketa aparatuko minbizia izan ziren nagusienak. Haurrengan, sintomarik ohikoena hazkuntzaren atzerapena da.

7. %91k dieta beti betetzen du.

8. %7ak, “ia beti” betetzen du, okasio berezietan salbuespenak egiten baititu.

9. %2ak nahi gabe ez du betetzen tarteka, ohartu gabe.

[ Iturria: Grano de mazorka. Euskadiko Zeliakoen Elkartea, 2010eko otsaila ].

2010/04/08

'Zeliakia' edota 'zeliakoa' hitzaren oinarria

Zeliakiaren historia laburrari buruzko artikulu honetan aurkitu dugu nondik datorren zeliakia eta, bide batez, zeliako hitza:

"Celiac disease has a long history and too many names. It is referred to simultaneously as coeliac disease or as celiac disease, then either celiac disease or celiac sprue disease. This frustrating and mysterious conditions got its name from Greek physician Aretaeus of Cappadocia. He called it koiliakos, which is based on the word koelia (abdomen in Greek)".


Kapadoziako Aretaus sendagileak eman omen zion izena eritasunari: koiliakos, grezierazko koelia [sabelaldea] hitzean oinarrituta. Zeliakia, beraz, grezierazko koiliakos horretatik dator, eta sabelaldea esan nahi du.

Venezuelako zeliakoen webgune honetan ere aurkitu ditugu eritasunaren historiaren eta etimologiaren inguruko azalpenak.

2010/04/06

Gluten Barik txartelak · Gluten Free Cards

Zeliakoen kezka handienetakoa, etxetik kanpo jatean aurki daitezkeen arazoak izaten dira. Hori kontuan hartuta, celiactravel.com webguneak munduko hainbat hizkuntzatan Gluten Barik txartelak edota Gluten Free Cards direlakoak prestatu ditu, behar dituzun hizkuntzetan eskuratu ditzazun.



iPhone, iPod touch eta iPaderako aplikazioa ere badu: Gluten Free Cards.

Euskarazko itzulpena egunotan bidali diegu webgunearen arduradunei, eta dagoeneko sarean jarri dute. iPhonerako aplikazioan, berriz, hurrengo eguneraketan sartuko dute.

· Hemen Gluten Barik txartelak, 49 hizkuntzatan.
· Euskaraz, berriz, hemen.