2010/10/29

EZEren webgunea, euskaraz


Duela zenbait egun, Euskadiko Zeliakoen Elkartearen webguneak erabat euskaratu du webgunea,
eta dagoeneko elkartekide euskaldunek zein zeliakiaren inguruko kontuak euskaraz irakurri nahi dituen beste edonork badu erreferentziatzat hartu beharreko webgune osatua:

www.euskadikozeliakoak.org

Zeliakiaren ingurukoak euskaraz jorratzeko asmoz sortutako blog honetatik, zorionak eman nahi dizkiogu elkarteari, egin duen lanagatik eta aurrerantzean euskara aintzat hartzeko erakutsi duen prestutasunagatik. Elkartekide ez ezik, bidelagun ere izango gara aurrerantzean!

Gluten gabe bizi [Urola Kostako HITZA, 2010-09-19]

Urola Kostako HITZA egunkariak irailaren 19an argitaratutako erreportajea, bertako zuzendari Leire Ventasek sinatutakoa.


EZEren webgunetik jaitsi daiteke PDF artxiboa, hemen klik eginda