2011/09/30

Errezetak: tomate beteak labean



OSAGAIAK

· Tomate handi samarrak
· Hirugiharra
· Txanpinoiak
· Arrautza pare bat
· Baratzuria
· Gazta birrindua
· Gatza eta perrexila

SUKALDEAN

Tomateei goiko aldea ebaki eta hustu goilarea erabiliz.
Sartu labera 10 minutu, betegarria prestatzen dugun bitartean.

Betegarrirako, su eztian hirugiharra eta txanpinoiak prestatu baratzuriarekin, eta gatza eta perrexila gehitu ondoren, bota arrautzak eta egin nahaskia.
Nahaskiarekin bete tomateak, gainean gazta birrindua jarri, eta sartu labean beste 5 minutuz.