2012/06/07

Sukaldean: glutenik gabeko bizkotxoa

Araitzek lau urte egingo ditu bihar, eta urtebetetzea ikastolako lagunekin ospatzeko, bizkotxoa egin du amarekin batera, bihar ikastolara eramateko. Sarean, glutenik gabeko bizkotxoaren errezeta hau aurkitu dugu.



GLUTENIK GABEKO LIMOIDUN BIZKOTXOA

Osagaiak:

· 3 arrautza. 
· limoi zaporeko jogurt bat.
jogurt poto hori neurgailutzat hartuta:
· ekilore olioa, poto bat.
· hiru jogurt poto azukre.
· hiru jogurt poto irin (glutenik gabekoa, noski).
· limoi bat.

Sukaldean:
1. Berotu labea 170 gradutan. Bol batean, irabiatu arrautzak, gehitu azukrea, arraspatutako limoi azala eta jogurta, eta nahastu dena ondo.
2. Gehitu olioa eta glutenik gabeko irina, eta nahastu eta irabiatu ondo dena, pikorrik geratu ez dadin.
3. Igurtzi ontzi bat gurinarekin, eta bota bertara guztia. Sartu labean 30 minutuz, 170 gradutan.
4. Labetik ateratzean, glas azukrearekin edo koloretako fideoekin apainduz gero, gusturago jango dute haurrek.

On egin!