2011/12/28

Mercadonak 20 saltoki irekiko ditu Euskal Herrian datozen bost urteetan



Euskal Herriko zeliakoentzat albiste oso ona iritsi da gaur Nafarroatik. Mercadona kateak hurrengo bost urteotan 20 saltoki irekiko dituela jakin baita gaur.

Zeliakoak izateagatik ez gara inondik inora ere kapitalismoari eta saltokiei publizitatea doan egiten hasiko, baina Euskal Herrian errotutako saltoki gehienen aldean, alde nabarmena da Mercadonak zeliakoekiko azken urteotan agertu duen begirunea eta jarrera, urtez urte gero eta produktu gehiago merkaturatuz eta etiketatuan glutenik gabeko produktuak zein diren nabarmen erakutsiz.

Euskal Herriko dozenaka zeliakok eta zeliakoen senidek egin izan ditugu bidaiak Harora (Arabatik), Jacara (Nafarroatik), Torrelavegara (Bizkaitik) eta Mercadona saltoki hurbilenetara, kilometroak egin eta hozkailuak betez, hainbat hilabeterako.

Zeliakoentzat, beraz, poztekoa da kate honek laster Nafarroan 20 saltoki zabalduko dituela jakitea. Ea orain Eroski eta antzeko beste hainbat ere espabilatzen diren, gero eta handiagoa den zeliakoentzako elikagaien merkatuari arreta gehiago jarriz.

· Hemen albiste honi buruzko informazio zehatzagoa:
Mercadona abrirá una veintena de supermercados en Navarra

No comments:

Post a Comment