2010/05/20

Maiatzak 27, Zeliakoen Nazioarteko Eguna

Euskadiko Zeliakoen Elkarteak, Zeliakoen Nazioarteko Egunaren harira webgunean erdara hutsean jarri dituen deialdiak eta aldarrikapenak euskaratu ditugu. Honakoak dira:



Maiatzaren 27aren atarian, Zeliakoen Nazioarteko Egunaren harira, Euskadiko Zeliakoen Elkarteak EAEko hiru hiriburuetan zenbait festa eta ekitaldi antolatu ditu, hedabideetan eta jendartean ohiartzun zabalagoa lortu asmoz. Honen bidez, gure bazkide guztiei dei egiten diegu antolatu ditugun ekimenetan parte hartu dezaten.

Bilbon [ikus kartela]

Gasteizen [ikus kartela]

Donostian [ikus kartela]

Jendarteari helarazi nahi diogu Zeliakoaren Egunaren leloa: "Jendartean erabat integratzearen alde".
Era berean, zeliakoen aldarrikapenak ere zabaldu nahi ditugu:

· Glutenik gabeko elikagaien etiketak zuzen jartzen direla bermatuko duen urteroko Ikuskaritza Plana. Merkatuan hainbat elikagai aurki daitezke osagaien zerrenda irakurtzeko zailtasunekin edota letra txikiegiarekin, eta baita produktu berean GLUTENIK GABE edota GARI PUSKETAK IZAN DITZAKE bezalako kontraesanekin ere.

· Glutenik gabeko dieta askoz garestiagoa denez [1.500 euro inguru urtean], aparteko gastuak leuntzeko laguntza zeliakoentzat. Beharrezkoak diren glutenik gabeko lehen mailako produktuek %7ko BEZ zerga dute, glutena duten produktu horien baliokideek %4a duten bitartean [ogia, irinak, pasta, eta antzekoak].

· Eskoletako jantokietan, unibertsitateetan, ospitaletan, aireportuetan eta antzeko leku publikoetan eskaintzen diren menuetan glutenik gabeko dieta bermatu dadila, glutenik gabeko elikagaiak eskainiz, eta horiek prestatzearen inguruko azalpenak eta formazioa aldez aurretik jasota, baita ostalaritzan eta gozotegietan ere.

· Gaixotasun Zeliakoaren diagnostiko goiztiarraren beharra: ehun biztanletik bati diagnostikatzen diote zeliakia, baina hamar zeliakotik bakarra dago oraindik diagnostikatuta.

No comments:

Post a Comment