2010/12/06

'Elaia, glutenik ez duen kolorea', zeliakiari buruzko liburua


Zeliakia zer den kontatzen duen eta glutenik gabe bizitzeko irizpideak erakusten dituen liburua argitaratu berri da euskaraz: 'Elaia, glutenik ez duen kolorea'.

Bi urteko haur zeliako baten aita da egilea, Gari Berasaluze, eta Txalaparta argitaletxeak argitaratu du. Hurrengo egunotan aurkeztuko dute hedabideen aurrean, baina Durangoko Azokan eskuratu daiteke dagoeneko.

Honakoa da liburuaren aurkibidea:

ELAIA
·Enarak itzuli zirenean
·Zeliakia
·Glutena
·Heste meharreko biloak
·Sintomak eta diagnostikoa
·Sendabidea

GLUTENIK GABEKO BIZITZA
·Mugak
·Ez gara bakarrak
·Korapiloak askatzen
·Etxean: «niri gluten mina»
·Familian: amonaren kroketak
·Eskolan
·Kalean eta lagunartean
·Bidaiak, oporrak eta ostalaritza
·Sendagaiak

ELIKADURA
·Hiru kolore eta bandera
·Menuak
·Osasuna eta elikadura

SUKALDEAN
·Erosi baino lehen
·Kutsadura gurutzatua
·Glutenik gabeko arauak
·Mundua enaraz beteta dago

BIBLIOGRAFIA

GLUTENIK EZ DUTEN ESTEKAK

No comments:

Post a Comment