2011/04/18

Zeliakoentzat arreta eta abegikotasuna



Pasa den ostiralean, apirilaren 15ean, Zarauzko Kirkilla jatetxean bazkaldu genuen, lankide bat agurtzeko. Mahaian eseri orduko jakinarazi genion zerbitzariari zeliako bat genuela mahaikide, eta arreta bereziarekin aritu ziren ordudanik Kirkilla jatetxeko lagunak.

Eguneko menuaren karta ekarri zutenean, sukaldariak idatziz zehaztuta ekarri zioten lagunari aparteko karta bat, glutena zerk zuen eta zerk ez esanez. Gainera, zeliakoek jateko moduko ogia ere izozkailutik atera, berotu eta mahaikide genuen zeliakoari hura atera zioten.

Glutenik gabeko bizitza leku batzuetan zaila baldin bada ere, beste batzuetan, zeliakoentzat duten arretagatik eta abegikotasunagatik, gero eta errazagoa da.

Zorionak Kirkilla jatetxeko lan-taldeari, eta laster arte!

No comments:

Post a Comment